Sistema konbinazional

Erloju digital baten zirkuitua.

Sistema konbinazionalak, elektronikan erabiltzen diren zirkuituak dira eta haien irteera, sarreren arabera zehaztuta egongo da une guztietan. Erabiltzen duten informazioa bi motatakoa izan daiteke:

  • Egia (bat baten bidez irudikatzen dena)
  • Gezurra (zero baten bidez irudikatzen dena).

Egia = Piztuta = 1
Gezurra = Itzalita = 0

Egoera hauek, piztuta (1) edo itzalita (0) hitzekin ager daitezke zenbait liburuetan. Gehienetan, hitzen ordez, zenbakiak erabiltzen dira zirkuituaren tentsioari aldarrikatzeko eta hauek, balore zehatz bati erreferentzia egiten diote. Balore altua (1), zirkuitu konbinazionalaren tentsio altuarekin lotzen da eta baxua (0), ordea, zirkuituaren tentsio txikiarekin lotzen da. Balore hauei maila logiko deritzo.

Sistema logika ezeztatuaren arauekin funtzionatuz gero, sistemaren balore altua zero izango da eta txikia bata.

Adibidez, +5 V-ko tentsioarekin funtzionatzen den zirkuituan:
Balore altua, 5 V-ko tentsioa izango da eta honi 1 balorea lotuko zaio eta 0 V-ko tentsioari 0 balorea lotuko zaio tentsio txikia delako. 
Errealitatean tentsioak ez dira kalkuluetan bezalakoak eta 5V-koa izan ordez, 4,78V-ko hurbilketa izan daiteke zirkuituan galdutako tentsioa
Ohm-en legea eraginda ere kontuan hartu behar delako.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search